Bigarrenez etorri zaigu Angel irratira denbora gutxian. Hambre Mallabiako baserrian jaioa. Bertan mundu zabal bateko lagina izan zuen aurrean txikitan. etxaunak zein errentadorerik txiroena, pentsamolde eta sineskera ugaritakoak,… eta aniztasun horrek jendartekorako asko eman zion. Saizarbitoriari ere (sasoi baten han ibilitakoa bera ere,…), nonbait, “Bihotz bi”rako eszenatoki egokia piztu zion,.. […]
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Pasa den astean 7 Kaleetako Zirika gunean egindakoak, Komite Internazionalistak erakundeak antolatuta. Hainbat gai jorratu dituzte astean zehar, eta horiekin batera tailler praktiko bat, Elikadura Burujabetasunaz, Patxi Gaztelumendik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Barakaldoko jaietarako pregoloaria aukeratu dute, Periko Solabarria hain zuzen. Dena ondo joan da PP kexu agertu arte: orain, Gotzon Hermosillak kontatu duenez, popularrek Periko kendu nahi dute, baina momentuz ezin. DESKARGATU HEMEN
Ekainari dagokiona eta azalean Unai Basurko itsas-gizona. Horretaz gain, Bilboko 7 Kaleetako “Txokolatea, bizkotxoa eta Kultura”, Iparraldeko Kalakan taldea, Mireia Epelde txirrindularia edo Udako barnetegiak komentatu ditu Eñaut Mitxelenak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Igor Elordui AEKko komunikazio arduradunaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bilboko Zenbat Gara elkartea eta Ibaizabal Telebista “Euskara jendea” dokumental sorta ari dira egiten, bukatzen. Horren harira, aste honetan, Louvren topatutako aipatu hilobi-inskripzioaren berri eman dute, Lutxo Egiak eta Mikel Arredondok kontatu digutenez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Lon Gorka Fernendezek Antzerkiaren etorkizunaz galdetu du. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Lourdes Mendinueta errefuxiatua. Asteko gaia “Sendagaiak eta farmazeutikoak” da, eta Erdiko Kaieran Mikel Taberrna dugu. Bestalde, LOMCE legea aztertu du Mikel Asurmendik berak, eta bukatzeko, Net Hurbil atalean, Piloturik gabeko AEBetako hegazkinak ditugu. DESKARGATU HEMEN
CAN auzia, Enplegua eta langabezia, Iruñeako Liburu Azoka eta Asteburuko agenda izan dira Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Erabakitzeko eskubidearen alde batu diren herritarrek bihar aurkeztuko dute “Gure esku dago” ekimena, Irungo FICOBAn. Bertan, besteak beste, kanta aurkeztuko dute, Euskal Herriko 20 kantari baino gehiagok parte hartu dutela, Anjel Oiarbidek azaldu duenez. DEDSKARGATU HEMEN
