Ibaizabal Telebista eta Zenbat gara Elkartea “Euskara jendea” dokumental sorta ari dira ekoizten, azken fasean. Gaur, Juan Karlos Etxegoien “Xamar” eta Hibai Castro egileekin hitz egiteko parada izan dugu eta hainbat kontu eta xehetasun azaldu dizkigute. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Lau Haizetara Gogoan elkarteak Kondor Legioak, besteak beste Gernikan, eragindako suntsipenari buruzko erakusketa eta liburuxka prestatu ditu. Erakusketak Gernikan bertan hasiko du bere ibilbidea, ostegun honetan, eta horrekin batera liburuxkaren salmenta, Andrea Heuschmidek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gasteizko segurtasun zinegotzia, Gasteizko Okupazio bulegoa, #M-18 Plazara! ekimena eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Euskal Herriko Sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko Elkarte berria sortu dute, Bizi Sagardoa hain zuzen. Txanpi Zamalloak zergatiak, helburuak, urratsak, sagardoaren balioa eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Larri dabil, etxebizitzan izandako burbuilarengatik eta bankuen egoerarengatik. Atzeraldian sartuko da laster eta langabeziak bikoiztu egin da azken bi urtean. Bestalde, krisiarekin jarraituz, Luis Guridik atzo Mondragon Corporationek egindako bilera eta ondorioak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur BIGEko Lurdes Imazen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Europa mailan ari dira egiten, hirietan autoaren abiadura mugatzeko. Hainbat datu emateaz gain, Jabi Secok murrizketa horrek zer suposatuko lukeen azaldu du. DESKARGATU HEMEN
Garazitarra. Euskaraz ikasten Bizkaira etorria duela urte pare bat. Orain espainola eta ingelesean jardunean gogor ere bai. Kultura arloan ibili nahi du lanean, oso gogoko duen esparrua. Dantza garaikidea, batez ere. Jaialdietan. Ekoizpenean. Ikasi dugu zerbait inguruan zer den: Hiria Dantzan, Errobi (Itsasu), Río Loco (Tolosa/Toulouse),… Bere aurreko urteetako bidetik […]
Oparoa benetan: ekainaren 1etik aurrera, ume zein gazteentzat,Kanpusak, Udalekuak, Barnetegiak, Trinkoak, Euskara Akademia, Ingeles Klaseak… Helduentzat, aldiz, Barnetegiak, Trinkoak, Autoikaskuntza… Eli Carrascosak eta Jon Renteriak kontatu dutenez. Informazio gehiago gabrielaresti.com gunean. DESKARGATU HEMEN
