Berbaz: Muriel Argain, etenean orekatu, ikasi eta ekin berriz. Kultura, dantza, shiatsua,…

Garazitarra. Euskaraz ikasten Bizkaira etorria duela urte pare bat. Orain espainola eta ingelesean jardunean gogor ere bai. Kultura arloan ibili nahi du lanean, oso gogoko duen esparrua. Dantza garaikidea, batez ere. Jaialdietan. Ekoizpenean. Ikasi dugu zerbait inguruan zer den: Hiria Dantzan, Errobi (Itsasu), Río Loco (Tolosa/Toulouse),… Bere aurreko urteetako bidetik (hezitzaile ibili izan da eta luzez azaldu digu zertan) harago nahi du orain.

Dantzak bizi du Muriel. Idoia Garai ere ekarri digu berbagaira, hark gidatutako dantza ijito-orientala ikasten ari baita ere, Getxon. Plazer hutserako azken hau.

Eta dantzarako gorputza ondo izan behar eta Shiatsu-a deskubritu dugu Murieli esker. Masaje terapeutikoa, pertsonaren diagnostikoa egin eta gero (“hara”-sabeladea aztertuz eta elkarrizketaren laguntzaz), puntu jakin batzuetan sakatuta (hatzamarrez, belaunaz, oinez) “chi”=energia oreka bilatzen duena. Itzela omen, txinatarren aspaldiko jakituntza,…

Sarri irriz Muriel, orekatua dirudi oso. Aholku bat horretarako? Nork bere burua ezagutu eta deskubritu behar! Eta shiatsu lagungarri horretan, bai!

Erreferentziak
Rio Loco: http://www.rio-loco.org
Dantza Hirian: http://www.dantzahirian.com
Errobi festibala: http://www.errobikofestibala.fr/

Kantuak
Deaf boys (Harry Shearer)
Hoppipolla (Sigur Rós)
Valtari (Sigur Rós)

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: 30 km orduko kanpaina

ar. Mai 14 , 2013
Europa mailan ari dira egiten, hirietan autoaren abiadura mugatzeko. Hainbat datu emateaz gain, Jabi Secok murrizketa horrek zer suposatuko lukeen azaldu du.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak