Ofizialki atzo, hilaren 21ean ospatu zen munduan zehar. Egunak, hedabideen bitartez, arazoa mahai gaineanjartzeko balio duela pentsatzen du Patxi de la Fuentek. Gaur, manifestazioa egingo dute Bilbon, 19´30 Arriagatik hasita. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Gaur, Hamaika Telebistaren Ana Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Mahatserriko Berton aldizkariak 15 urte daramatza indarrean. Azken zenbakia, Iker Velez de Mendizabal, Frisbeea eta Discolaris, Hartiz “Txipi”, Iñigo Azkonaren argazkiak… eta ohiko “Begoña eta euskerea” edo “Inkesta”, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
zurean.comek ematen duen informazioarekin hasi da Joxe Rojas. Gero, hiztegi berri guztiak euskalbar-en sartu dituztela komentatu du. Eta bukatzeko, teknoeus sortu dutela esan digu. DESKARGATU HEMEN
Iparraldean eusko izeneko tokiko moneta dugu indarrean, eta Bilbon horretan dabil Bilbodiru ekimena. Eunate Dalmauk tokiko monetak zertarako balio duen, nola erabili, zertan oinarrituta, hurrengo urratsak eta gehiago kontatu digu. DESKARGATU HEMEN
Apirilaren 11an hasiko da, eta dagoeneko badakigu erakusketa batzuen egileak nortzuk izango diren, baita sariak jasotzeko sailkatutako izenak ere. Horrez gain, Jon Iñaki Artetxek komikigintzaren inguruko zenbait berri ekarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Aitor Sangronizen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Atzo Arabako hainbat herri eta Gasteiz zeharkatu ondoren, gaur goizaldean Bizkaira sartu da, Ubidetik. Arratsaldean Gipuzkoara joango da eta bihar Bilboaldean izango dugu, Ane Alberdik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Askok pentsatzen ez zuena gertatzen ari da: Europar Batasunean, lehen aldiz, “korralitoa” ezari dute, Zipren hain zuzen. Beste erreskate bat behar du Ziprek, ekonomia Greziari lotuta daukalako eta batez ere banku pribatuek behar duten dirutzagatik, Luis Guridik azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
