Apala dela esan digu LABeko Jon Otegik. Duela hilabete batzuk eztabaida interesgarria zegoen, baina azken aldaketa eta murrizketekin ezin izango dute aurrera egin behar den bezala. Gainera, LABek sartutako salaketa dela kausa, aste honetan deklaratzera joango dira batzuk. DESKARGATU HEMEN
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Esperientzia berria bizi izan nahi du Garik bere bakarkako zazpigarren diskoan, kantu guztuak estudioan eginak izan dira, lan egiteko beste era bat izan du. Ez da amaiera” bere bakarkako zazpigarren diskoa da eta bertan, bizitzari buruzko hausnarketa egiten du. Asteazkenean hegazkina hartu eta Texasko SXSW jaialdira abiatuko da. Ondoren Idiazabalen […]
Urteak daramatzate Bilboko eremu horretan hainbat arazorekin, eta Udalaren erantzun seriorik jaso gabe. Oraingo honetan, Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak antolatuta, Jardunaldiak egingo dituzte astelehenetik larunbata bitartean, “Ederra plana hi!” lelopean, Patxi Manriquek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur AEKren Igor Elorduiren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Azken bolada honetan, gero eta gehiago, Nerabe eta Gazteen sexuari buruzko Ikerketak agertzen dira; Igor Erauzkin sexologoak zalantza asko ditu ikerketa horiek emandako datuak interpretatzerakoan. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistaren Ane Zabala erredaklorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Etxekaleratzeak eta Ibarrekolandako suizidioa, Yolanda Gonzalez, Auzo Etxeen erabilera pribatua, Martxoak 8 eta Enpleguaren aldeko manifestazioa izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratutako gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela kausa, hainbat ekitaldi burutuko dira, besteak beste elkarte feministek deituta, “Gora Borroka feminista” lelopean hiriburuetan. Aurten, feministek emakumeen lan baldintza prekarioetan jarir dute azentua, Bilgune Feministako Saioa Iraolak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur egingo dute Hugo Chavezen aldeko hileta eta gaur ere Nicolas Madurok presidente kargua zin egingo du. Fakun Aznarezek orain arte gobernu bolibartarrak egindakoa eta etorkizuna ere aztertu du. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Rufi Etxeberria. Asteko gaia”Euskara eskolan” da, eta Erdiko Kaieran “Kulturtick” egitasmoa. Horietaz gain, Petronor eta kutsadura, eta Langileak autogestiorantz Grezian komentatu ditu Mikel Asurmendi kazetariak. DESKARGATU HEMEN
