Iñaki Barzena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan-eko taldekidea izan du gurekin; Krisi ekonomikoaren nondik norakoak aipatu dizkigu eta hainbeste aipatu eta indarrean jartzen ari diren murrizketen irakurketa egin; krisiarekin “negozioak” egiten dituztenak ere aipatu dizkigu; halaber, soluzioak bilatzekotan nondik jo beharko genukeen mahaigaineratu du. DESKARGATU HEMEN

Aitziber Ibaibarriagak bolo-bolo dabiltzan zenbait berri ekarri dizkigu gaurkoan: jai egunetan dendak zabaltzearena edo Kukutzaren aurkako epaiketak. Horietaz gain, Bilduk Udalari dagokion sei hilabeteko balantzea egin du.  DESKARGATU HEMEN

Hasteko lau aste falta direla, EAJk aurten ere bi desfile izango direla erabaki du. Desfile bakarraren alde Konpartsak, PSE, Bildu, 7 Kaleetako hainbat merkatari eta tabernari, Bilboko talde asko eta gehiago agertu diren arren, azkenean desengainu handia hartu dute, Itziar Villasañez Konpartsetako bozeramaleak kontatu duenez.  DESKARGATU HEMEN