Bilboko Kafe Antzokiko programatzailea den Mikel Urbeltz Bilbo Hiria Irratiko estudioetatik pasatu da eta otsaileko lehenengo hamabostaldian izango diren ekitaldiak azaldu dizkigu. Bide batez Kafe Antzokian egongo diren taldeen musika entzun dugu, Governors, The Sounds, Fleshtones edota Soulbreaker Company besteak beste. Kafe Antzokian datozen ekitaldiak. Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Gaurko saioa Iban Zalduarekin Biodiskografiak liburuan murgildu gara. 2011an kaleratu zuen liburua eta bertan bere bizitzako 39 diskoren haritik tiraka sortu dituen istorioak biltzen ditu, nagusiki Pop eta Rock artean mugitzen diren diskoen baitakoak. Aurreneko proposamenak -The Beatles-en ‘Revolver’ 1966an,jaio zen urtean, argitaratua, ipuinez, musikak eta oroitzapenez mintzatu gara Piperpolisen. […]