Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Arabako Bertsolari Txapelketaren finala eta Nafarroakoaren final-aurreak komentatu dituzte. Horietaz gain, berriak, agenda eta proposamena. DESKARGATU HEMEN
Potto
Gaur ere Araba eta Nafarroako Txapelketak izan dira gai nagusiak. Horiekin batera, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak zenbait albiste eta Agenda jorratu dituzte. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Aramaion jokatutako Arabako txapelketaren bigarren finalaurrekoa aipatu dugu. Horrekin batera, Billabonan zein Mungian izandako bertso-saioak entzun (zati batzuk) eta komentatu egin ditugu. Ohi bezala, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoetan, Josu Zabala kontrolean. DESKARGATU HEMEN
Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa aipatu dugu, Izarran, lehenengo finalaurrekoa izan baitzen lehengoan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriz, Zubiriko azken-laurdena. Berriak eta agenda-proposamena ere entzun ditugu. Agurtzane Rementeria, Erlantz Ibargurengoitia eta Josu Zabala lagunek bertsolaritza kontuak hurbildu ohi dizkiguten saioa duzue Potto. Bertan, momentuko bertso txapelketen jarraipena, bertsoak entzun, komentatu eta […]
Gaurkoan Nafarroako Bertsolari Txapelketaren azken-laurdenak izango ditugu hizpide: Ituren eta Larraintzar herrietan izandakoak, otsailaren 9an eta 10ean. Horrez gain, berriak eta agenda-proposamena. DESKARGATU HEMEN
Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Lizarran, otsailaren 2an izandako aurreneko azken-laurdena aipatuko ditugu batetik. Bestetik, Arabako Bertsolari Txapelketa, Agurainen, otsailaren 1ean, ostiralarekin izandako 3. kanporaketa. Horiez gain, berriak eta astebururako agenda-proposamena helaraziko dizuegu. Agurtzane Rementeria,Erlantz Ibargurengoitia eta Josu zabala lagunek, bertsolaritza kontuak hurbilduko dizkizuen saioa duzue Potto. Bertan,momentuko bertso-txapelketen jarraipena egingo dute, […]
Osasuna pottozale! Gaurkoan Gipuzkoako txapelketan barna murgildu gara eta sailkapen saioetatik zenbait ale ekarri ditugu; Arrasaten, Hondarribin, Usurbilen eta Zumarragan bertsolari gazteek egindako lanak eskuragarri, beraz. “Gu ta gutarrak” taldekideek diskaren aurkezpena egin zuten asteartean Kafe Antzokian eta bertan Unaik, Iosuk eta Igorrek esandakoak bildu ditugu. Azkenik astebururako agendari […]
Aupa bertsozale! Berriro prest gure emankizunari ekiteko. Gaurkoan “Gu ta gutarrak”en doinu alaiekin hasi eta Gipuzkoako txapelketari erreparatu diogu; Orio eta Hernaniko zenbait ale jarri ditugu entzungai eta ondoren Abante kulturgunean duela 3 bat aste Ioseba Barandiaran, Alaia Martin , Mirari Martiarena eta Eñaut Uriartek lagunen arteko bertso afari […]
Osasuna pottozaleok: Denporan atzera joko dugu gaurko emanaldian; lehen zatian 1982ko txapelketaren finalari erreparatuko diogu eta bertan kantatutako zenbait harribitxi entzuteko aukera izanen; ondoren 2003ko Gipuzkoako txapelketaren barna murgilduko gara. Jakina, agenda eta beste berriren bat ere aurki ditzakezu gure/ zure Potto honetan. Disfrutatu!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070309.mp3
Aupa pottozale: gaurkoan Xabi Paya eta Sustrai Colinarekin jarraituko dugu; Kafe Antzokian egin “gure irratia”ren aldeko saioko azken txanpa entzun ahal izango dugu, hots, Joxemi Larrabeitik jarritako puntu eta amaierei erantzuten. “Gu ta gutarrak” Baigorriko Bixentenian eskainitako emanaldiaren zati bati erreparatuko diogu eta azkenik otsailaren hasieretan Txileko Casablancan egindako […]
