Igandean, hilak 5 hasiko den Nafarroako Bertsolari Txapelketaren harira, duela 3 urte, 2003an alegia, Lesakan jokatutako finaletik zenbait ale jarri ditugu entzungai; halaber, helduen asteartearekin batera hasiera emango zaion 16.BBK sariketa dela eta, iaz Kafe Antzokian jokatutako finaletik zenbait atal berreskuratu ditugu. Deskargatzeko klilkatu HEMEN. https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060303.mp3
Potto
Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia. Beraz, Joxe Agirre eta Lizasorekin batera, Mattin eta Xalbador entzuteko aukera baliatu dugu. Halaber, Egileor edota Gorrotxategirekin batera, […]
