Atal honetan, Europar Batasunak probetan duen diru-zorro digitalaz, Espainiako Netflix-en partekatutako kontuen amaieraz eta Gobernuak Internet eskuragarria emateko duen planaz hitz egin dugu. Gainera, Gaming Roomeko Gaizkaren bisitaldiari esker, azken Nintendo Direct eta aurkeztutako jokoez hitz egingo dugu, The Legend of Zelda, Metroid Prime eta Layton irakaslearen itzulera barne. Amaitzeko, […]

Sarean Zehar saioaren edizio honetan, gure ‘Komediaren Kluba’ berreskuratuko dugu, bereizmen handiko LTD emisioen derrigortasunaren atzerapenaz hitz egiteko. Googlen eta Microsoften iragarritako kaleratzeak, egile-eskubideak izan ditzaketen IAk sortzen dituzten edukien inguruko salaketa eta Polizia Nazionalaren aurpegi-errekonozimendurako sistema berria ere aipatuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa […]

2023ko lehen programa honetan urteko lehen ekitaldien errepasoa egingo dugu, horien artean Consumer Electronic Show-a, berrikuntza interesgarri batzuk utzi dizkiguna. Halaber, DuckDuckGori buruz ere hitz egingo dugu, Googleren saioa hasteko pop-up-ak blokeatuko dituena; Twitterreko 400 milioi erabiltzaileei buruz, datuak lapurtu zaizkienak; eta Microsofti buruz, ChatGPT Bing-en integratuko duena. Horren ildotik, […]

2022ko azken programan, OpenAIk garatutako chatbot eredu bati buruz hitz egingo dugu, ChatGPT izenekoa, oso sinesgarria izatea lortzen duena. Halaber, luze eta zabal hitz egingo dugu Europar Batasunak moneta digital bat sortzeko egin duen proposamenaz, eta herritarrentzat zer den hausnartuko dugu. Azkenik, derrigorrezko USB-C data jarriko dizugu: 2024ko abendua. Sarean […]

Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko eguna pasata, saio honetan berriaren atala pixka luzetxoa geratu zaigu. Gaur ere Twitterri buruz gehiegi ez hitz egiten saiatu gara. Horretarako, Europar Batasunak ekartzen dizkigun berriak aipatu ditugu, hala nola, 5G konexioa hegaldietan baimendu duela eta satelite bidezko Interneta martxan jarri nahi duela. Bestalde, datu prozesamendu […]

Albisteen atalean, Twitterreko arazoez hitz egiten jarraitu dugu, sinesgarritasun-arrakala sortu baitu ordainketa-erabiltzaileen eta egiaztatutako kontuen egiaztapen-zigiluak berdintzean. Bitartean, Mastodonek gorantz jarraitzen du, erabiltzaile berri eta erabiltzaile aktibo askorekin azken aste hauetan. Metak, bere aldetik, Twitterren bidea jarraitzen du, eta 11000 kaleratze iragarri ditu, metaversoaren aldeko apustua ez dela ondo atera […]

Saio honetan Twitterren sortu den nahasketa birpasatuko dugu. Bertan behera utzitako kontuak berrezartzea edo Twitter Blue harpidetzaren prezio aldaketaz gain, kaleratze kolektiboaren prozezuaz hitz egingo dugu ere. 3000 langile baino gehiago kaleratzearen aukako demanda aurkeztu dute langileek, eta uste dute ez duela garaiz eta behar bezala bete. Bitartean, Europar Batasunak […]

Aste honetan Elon Musk bueltan dago gure saioan bere Twitterreko arazoekin, baita ere Netflix eta bere iragarkien plan berriak. Protagonosta hauekin jorratuko dugu berrien atala, bestelako berri azkarrekin eta TituLOLarekin ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean343.mp3 Deskargatu hemen.

Programa honetan Borja bueltatzen da berriak komentatzeko, eta kasu honetan, gai aniztasuna izan dugu: Google Stadia, Google Chrome, Google Maps, Alphabet… Horretaz aparte, adimen artifizialen udako eztandaz hitz egingo dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean342.mp3 Deskargatu hemen.

Denboraldi hasiera honetan, iPhone 14aren aurkezpenaz hitz egin dugu eta Apple kritikatu dugu beste behin. Uber eta Rockstarren segurtasun arazoez ere ari gara, eta Intelek Pentium eta Celeron markak erabiltzeari utziko diola. Gainera, Gaizka Borja ordezkatzera datorrela aprobetxatuz, uda honetako bideo-jokoen aurkezpenez hitz egin dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta […]