Sarean Zehar #388: [Nvidia RTX 50 grafikak eta Metako sare sozialeen moderazio sistema berria]

388

Atal honetan, Gabonen ondoren, 2025eko CES ekitaldiak utzi dizkigun nobedade nagusiak aztertuko ditugu. Nabarmenena NVIDIAren RTX 50 seriea eta DLSS 4 teknologia berria merkaturatu izana izan da, errendimendu grafikoan hobekuntza nabarmenak dakartzana. Metako sare sozialek komunitatearen oharretan oinarritutako moderazio-eredu baterantz aldatuko dutela ere komentatzen dugu, horren kausa posibleei buruz hitz egiten dugu eta egungo sistemak baino hobeto funtzionatuko ote duen hausnartzen dugu. Era berean, USB-C karga-estandar bakar gisa ezartzen duen Europako araudia indarrean dagoela aipatzen dugu. Azkenik, Worldcoinen iris-kodeei buruzko ebazpena eta IRIS2 satelite-sarea hedatzeko Europako Batzordearen planak aztertuko ditugu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #242: Mount Eerie, Father John Misty, Nabasi, Kim Deal, Otoi, Fontaines DC

ar. Urt 14 , 2025
Gaur Mount Eerie taldearekin irekiko dugu saioa. Phil Elverum kantautore eta ekoizle estatubatuarraren musika proiektua da. Elverum Microphones taldea sortu zuen lehenago eta banda horrekin Mount Eerie izeneko diskoa argitaratu ostean, Elverum-ek iragarri zuen ez zuela gehiago Microphones izengoitia erabiliko, eta Mount Eerie izena ezarri zion bere egitasmo berriari. Anacortesen, […]

Honekin lotuak