Sarean Zehar programa albisteen atalarekin hasi dugu. Bertan, La Vanguardia eta The Guardian egunkariek X. sare soziala uzteko hartu berri duten erabakiari buruz aritu gara. Mugimendu horrek plataforman zer eragin duen aztertu dugu eta komunikabideak irakurleekin konektatzeko erabiltzen ari diren aukerak aztertuko ditugu. Nazioartean, funtsezko bi gai nabarmendu ditugu: Europan alarmak piztu dituzten Baltikoko itsaspeko kableen mozketak, eta Estatu Batuetako Justizia Departamentuak Googleri Chrome eta Android dibisioak saltzeko duen asmoa. Elkarrizketa tartean, Iosu Albizu Tracking Bilbaoko hirugarren podcast lehiaketaren irabazlearekin hitz egin dugu. Sol Minor bere proiektuari buruz gehiago kontatu digu, lehiaketa honetan lortutako sariari esker garatu ahal izango baitu. Amaitzeko, Kabian, Durangoko Azokako gune teknologikoan, egongo diren jardueren errepasoa egin dugu.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena.
Deskargatu hemen.