Gaurko urrezko kantua 1991n Beningo Angelique Kidjo kantariak grabatu zuen Batonga izenekoa, erritmoz beteriko kantu paregabea izan zen. Jarraian, Kidjoren beste abesti pare bat entzun ditugu. Gimme Shelter, Jagger eta Richardsen konposaketa, Jess Stonekin egin zuen Kidjok. Azkenik, Lon, lon izan dugu, Ravelen boleroan oinarritutakoa. Jack Whiteren Boarding House Reach […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Gaurko Soinugelan Javier Corral, Jerry goitizeneko bilbotar kazetariarekin egon gara musikaz berba egiten. Muskaria aldizkarian hasi zen bere bidea eta, hortik aurrera, hiru hamarkada eta erdiz izan dugu gure musika eszenaren kronista, Bilboko Herri Irratian eta beste hainbat hedabidetan. Azkeneko urteotan, gainera, Izar & Star kontzertu sortaren antolatzaile ibili da […]
Quentin Tarantinoren Reservoir Dogs-en belarriko eszena ospetsuan entzun genezakeen abestia gaurko urrezko kantua dugu, Stuck in the Middle with you, Joe Egan eta Gerry Raffertyk osatu zuten Stealers Wheel bikotea grabatu zuten 1972an. Eurek egindako beste kantu bat ere entzun dugu, Star izenekoa hain zuzen. Uribe Kostako Guda Dantza taldeak […]
Gaurko urrezko doinua Dizzy gillespiek egin zuen ospetsuenetakoa dugu, A night in Tunisia, big band ereduan 1956an grabatu zuen bertsioa, hain zuzen ere. Gero beste doinu handi bat entzun dugu, Gillespiek Kubako Chano Pozorekin batera egin zuen Manteca izenekoa. Bilbon, duela urte batzuk Jamaikako Israel Vibration hirukoteak emanaldi ahaztezina eskaini […]
Soinugelan izan dugun urrezko grabaziorik zaharrena gaurkoa izan da. Texaseko Blind Lemon Jeffersonek 1927an grabatu zuen Hot Dogs bere gitarra eta oinaren perkusioaz. Kantaren bukaeran berak dio B aldean zegoen kantua Weary Dog Blues ere entzun behar dela eta guk, bere esanetara, hori egin dugu. Reggae pittin bat ere entzun […]
1977an The Who taldeko Pete Townshend eta Faces-eko Ronnie Lane elkarlan ikaragarrian aritu ziren, Rough Mix diskoa gauzatzeko. Gure gaurko urrezko kantua handik atera dugu, My Baby Gives It Away kantuan Charlie Watts-en laguntza izan zuten. Gero Rough Mix disko honetatik beste kantu batzuk ere entzun ditugu: Nowhere to Run, […]
Gaurko urrezko kantua Motorhead hirukotearen Ace of Spades izan da. Iaz Lemmy kantari baxu jolea eta Philly animal Taylor bateria jolea hil ziren. Oraintsu jakin berri dugu hirugarrena, Fast Eddie Clarke ere zendu zela urtarrilean. Ace of Spades euren gailurra izan zen. Disko honetatik Love me Like a Reptile ere […]
Ilargia (moon / luna) gure lurraren satelite bakarrak eragin handia izan du betidanik gure bizimoduan. 7 zenbakiarekin lotutako kontzeptu asko daude. Agian eguzkia bezain garrantzitsua ez da izango guretzat, baina hala ere, milaka kantutan agertzen dira bata zein bestea. Gaur ilargia izango dugu protagonista eta ekiak beste egun batean egingo […]
Orain dela 38 urte kaleratu zuen ZARAMA taldeak lehendabiziko grabazioa. Bildur naiz izan zen kantu hura eta gure gaurko urrezko kantua izanik hortik abiatu gara Roberto Moso abeslariarekin solasaldi honetan. Zarama izan zen grabatu zuen lehenengo euskal talde rockeroa. Mandiopeko Euskal Musika 80 izeneko txapelketa irabazi ostean. Gaurko saioa entzun […]
Gaurko urrezko kantua Kaliforniako Cracker taldearen eskutik datorkigu. Hickman eta Loweryren taldea 1992an sortu zen. Izen bereko euren lehenengo grabazioan Teen Angst (What the World Needs Now) kanta handia zegoen. Bide batez, Don’t Fuck Me Up (With Peace and Love) eta This Is Cracker Soul ere entzun ditugu. Donostiako Ze […]
