Batzuetan kantuek denbora gutxian lortzen dute urrezko domina. Berri Txarrak-ekoek grabazioz grabazio hobekuntza eta beti aurrera. Infrasoinuak pasa den udazkenean kaleratu zuten baina gaurko urrezko kantua bertatik atera dugu. Spoiler izeneko abestia. Gero Katedral bat ere entzun dugu. Bide horretatik, Gorka Urbizu tartean dabilen Peiremans ekarri eta taldearen hiru kantu […]

Eskorbutoren Maldito país kantuarekin hasi garen arren, gaurko urrezko kanta Kaliforniako The Runaways taldeak egindakoa dugu. 1976an kaleratu zuten euren lehendabiziko grabazioa. The Runaways, Kim Fowley-ek sortua, neskatilek sortutako lehenengo rock taldea izan zen. Cherry Bomb izeneko abestia taldearen lehenengo singlea izan zen. Blackmail B aldean zetorren kanta, baita Lou […]

Gaurko urrezko kanta Bob Dylanen “ Farewell Angelina” izan da. Saioaren abiapuntua izan da, ondoren Eskorbuto taldearekin bukatu dugu. Dylanen ostean, Joan Baez entzun dugu, kantu hori Andaluciako Los Payos taldeak egin zuen gaztelaniaz;  “Adios Angelina” deiturikoa. Ondoren Eskorbutok punk  estilora eraman zuen, “Adios reina mia” izenarekin. Azken hamar hilabeteotan […]

The Black Crowes taldea 1990ean sortu zen. Euren eskutik ekarri dugu gaurko urrezko kantua, Hard to Handle. Kantu hau taldearen lehendabiziko grabazioan zegoen eta George Drakoulias-ek ekoitzi zuen. Stephen Stills eta Chris Hillman-ek 1971n Manassas zazpikotea sortu zuten, rock’n’roll, latin, blues, bluegrass eta abarreko eremuetatik hartu zituzten elikagaiak. Bi disko […]

American Epic BBCrako Bernard MacMahon-ek eta Allison McGourty-k egin zuten dokumental sorta dugu. Iragan mendean 20ko hamarkadaren bukaeran, AEBetan jendeek lehenengo aldiz entzun zuten elkar, nork bere folklorea grabatzen eta arbelezko diskoetan argitaratzen hasi zirelarik. Bidaia honetan, musika eta kantu haiek grabatu ziren lekuetara joan ziren dokumentalistak, bizirik ziren artistekin […]