Gaur Juan Soroeta izan dugu gonbidatu. Bera nazioarteko zuzenbide irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako zein Leioako kanpusetan, baina guk musikazale amorratua delako ekarri dugu. Orain bost urte sortu zuen Club 44, etengabeko kultura elkartea, Donostian kontzertuak antolatzeko. Bazkideek hilero ordaintzen duten kuotarekin Altxerri aretoan 54 kontzertu antolatu dituzte orain […]

Astearen zazpi egunak askotan agertzen dira kantuetan. Eguna aipatzea abestian narrazioaren elementu garrantzitsua da maiz, zorioneko edo zoritxarreko zeozer berezia gertatu zitzaigulako, eta asteko zer egunetan gertatu zen aipatu ohi da abestietan. Egunik aipatuena igandea da, ondoren larunbata eta ostirala datoz aipamenen sailkapenean. Astelehena ere aipatzen da sarri eta asteartea, […]

70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]

Gotzon Barandiaranen Hitzen  ahairea (Susa, 2018) liburuan kantagintzaren inguruko gogoetak irakur ditzakegu. Idazleek idatzitako letrekin sortutako kantuak aztertzen dira liburu honetan. Zein harreman du kantatzen dugunak gure izaerarekin? Zenbateko eragina du entzuten dugunak gure diskurtsoan? Zeintzuk dira geure erreferenteak? Zeri kantatzen diogu euskaldunok? Galdera hauek eta beste asko egin dizkiogu […]

Gaurko urrezko kantua Etta Jamesek 1967an grabatutako “Tell Mama” izan da, kantu paregabea. Chicagoko Chess disko etxean zegoen Etta James Alabamako Muscle Shoals-en estudiora bidali zuten eta, bertan, andre honek bere grabaziorik onena ekoitzi zuen. Aurretik, urte bat arinago, estudio berean abestiaren egile Clarence Carterrek egin zuen jatorrizko bertsioa, Tell […]

Aljeriako Rachid Taha kantaria iragan irailaren 18an hil zen Parisen. Lyonen hazi zen eta aljeriar musika zein rockean ezarri zituen sustraiak. Gaurko urrezko kantua berak moldatutako Rock El Cashbah izan da, The Clash taldearen abestiaren bertsio ederra. Gero Charles Trenet-en Douce France entzun dugu, baita Taharen bertsioa ere. Horrek 1986an […]