Percy Mayfieldek dakar gaurko urrezko kantua. Please Send Me Someone to Love, 1950ean Los Angelesen grabatua. Blues sofistikatua eta poesiaz betea. Egun berean disko horretako B aldean zegoen Strange Things Happening kantua ere entzun dugu. Jarraian New Orleanseko pianoaren aztia izandako James Booker izan dugu gonbidatu liluragarria. Oraintxe argitaratu da […]

Hasieran “loreak herri kantuetan” gaia jorratzea pentsatu nuen, baina, prestatzen nenbilela, abestietan gehien aipatzen diren loreak arrosak zirela konturatu nintzen. Kantari-kantugile askok aukeratutakoa da, amodioa zein desamodioa adierazteko. Hauxe da gure gaurko aukera: Arrosarik ederrena (Dominika Etxart) Rose of Allendale (Nick Jones, 1981) Poisoned Rose (Elvis Costello, 1986) Sally Go […]

1962an Arthur Alexander kantariak You Better Move On grabatu zuen Alabamako Muscle Shoals-en, musika eszena zabalduz. Alexeanderrek country ñabardura zuen soul musika egiten zuen eta kantari beltz heterodoxoenetakoa izan zen. Jarraian berak ere egin zuen Anna (Go to Him) entzun dugu. Alexanderrek egindako abestiak Elvis, Dylan, Cooder eta abarrek hartu […]

Gaurko urrezko kantua Redbone taldearen eskutik dator. Pat eta Loly Vegas anaiek Kalifornian sortu zuten taldea 1964an Jimi Hendrixek bultzatuta. Redbone cajun-en hizkeran arraza ezberdinetako arbasoak dituen pertsona da. Eurek Yaki Shoshone eta mexikarrak izan ziren. Aukeratu dugun kantua The Witch Queen of New Orleans izan da. Beste bi abesti […]