Gaurko urrezko kantuaren bila dublinera joan gara non U2 taldea sortu zen. 1976an izan zen, baina Boy izeneko euren lehenengo grabazioa 1980an gauzatu zuten. Bertan zegoen gaur entzun dugun “iniziazio” kantu ederra, I Will Follow, hain zuzen ere. Irlandatik irten barik The Chieftains entzun dugu, abeslari gonbidatuekin osatutako Voice of […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Gaurko urrezko kantua Irlandatik dator, An Awful Lot of Woman 1970ean kaleratu zuten Skid Row irlandar taldeak (ez nahastu AEBetako izen bereko taldearekin). Gary Moore-ren lehenengo taldea izan zen, baina bertan Brendan Shiels izan zen burua. Psikodeliaren eraginpeko power blues indartsua egiten zuten. Talde haren beste hiru kantu entzun ditugu: New […]
Gaur gure eszenaren musikari-kantari handienetakoa izan dugu patxadaz bere ibilbide oparoa aztertzeko: Joseba Tapia. Leturiagaz hasi zenetik trikitixa eremuan (Euskal Herriko txapelketa birritan irabazi zuten), gero Tapia eta Leturia Bandekin egindako triki-rock trip arrakastatsua eta, azkenik, bakarlari moduan grabaturiko zazpi maisulanak, orain gitarra jole moduan sortutako Besamotzak taldea osatu arte. […]
Duela 27 urte Nirvanak (Cobain, Novoselic eta Grohl) gure gaurko urrezko abestia grabatu zuen: It Smells Like Teen Spirit. Kantu honek, Nevermind diskoan ziren beste abestiekin batera, bide berria zabaldu zion rockari. Joxan Artze musikari eta olerkari usurbildarra iragan astean zendu zen. Ez dok amairu taldearen partaide izanik, txalaparta jotzen […]
Gaurko urrezko kantua Grateful Dead-ek 1987an grabatu zuen Touch of Grey izan da. Eurek inoiz izan zuten single arrakastatsu bakarra. Bide honetatik San Franciscoko taldearen bete kantu batzuk ere entzun ditugu: Dark Star, Truckin’, Friend of The Devil, Scarlet Begonias, Terrapin’ Station. Fermin Muguruzaren B-Map 1917+100 disko berritik kantu pare […]
1978an, Dylanek 37 urte zituenean eta Street Legal grabazioaren biran zegoenean, San Diegoko kontzertu batean baten batek zilarrezko gurutze bat bota zion agertokira. Dylanek gurutzea jaso eta kristau bihurtu zen. Ondorengo hiru urteotan Slow Train Coming, Saved eta Shot of Love grabatu zituen eta gospel espaloitik ibili zen. Jende asko […]
Gaur Iker Artza eta Haritz Artola izan ditugu estudioan. Gurekin talde batzuen lana aztertu eta entzun ere egin dugu: Brigada Criminal, Bizardunak, Fiachras, Stanislaw eta, batez ere, Unidad Alavesa. Talde hauetan guztietan ibili dira Iker eta Aritz azken bi hamarkadotan, gure eszenako kantu bizienetako batzuk eginez. Batzuetan punk-rock eremuan, besteetan […]
Gaurko urrezko kantua, Who Knows Where The Time Goes?, Ingalaterrako Sandy Dennyk Fairport Convention bere talderako konposatu zuen 60ko hamarkadan, baina 1968an Judy Collins kanadarrak egin zuen bertsioa entzun dugu. Aurten berriro grabatu du, Stephen Stillsekin batera kaleratu duen Everybody Knows disko berrian. 60ko urteetan Stillsek, bere bikotea zelarik, Suite […]
Igor Arzuaga laudioar kantari eta musikaria izan dugu gaur gonbidatu saio osoan. Solasean hasi baino arinago, gaurko urrezko kantua entzun dugu. Duela gutxi Txuma Murugarrenek, Pettik eta Rafa Ruedak grabatutako Sutan nago argitaratu genuen Bilbo Hiria irratian. Kantu hori Nick Caveren Baby, I’m on Fire abestiaren bertsioa da eta guk […]
Ingalaterrako Family taldea 1966an sortu eta zazpi urte geroago desagertu zen. Rock, jazz, folk eta soularekin nahaste bikaina lortu zuten, Roger Chapman abeslariaren ahots paregabearekin. Guk gaur urrezko kantu legez No Mule’s Fool aukeratu dugu eta taldearen Good News, Bad News abestia ere entzun dugu. Arrasateko Governors taldearen abiapuntua 2006an […]
