Gaurko saioan Amazigh herritik Euskal Herrira etorritako Yus Nacer izan dugu laguntzaile saio osoan. Bere herriaren musika eta kultura ezagutu dugu. Bera euskalduna da eta Laboaren kantuak ditu gustuko. Horregatik, saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Laboaren Gure bazterrak izan da. Gaurko Soinugela bukatzeko aukeratu dugun kantua ere Gure bazterrak izan da, baina Ruper eta mugalarien bertsioa.
Nafarroako hamalau gizarte mugimenduren iritziak jaso ditu Xabier Letonak Foru Gobernuaren 16 hilabeteko kudeaketaren balorazioa eskatzeko. Gehienek kontuan hartu dituzte Uxue Barkosen gobernuak bultzatutako aldaketak, eta ondo baloratu, baina askoz gehiago egin behar dela ere nabarmendu dute. Argi astekariak dakarrenaren berri eman digu Lander Arbelaitz kazetariak. Nazioartean txinara begira jarri […]