SOINUGELA: Kubako rumba, Buckwheat Zydeco, Oskorri eta Bob Dylan

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, 1994an Minnessotako The Jayhawks taldearen Tomorrow the greeen grass diskoan agertu zen Blue kantua izan da.

Duela gutxi UNESCOk Kubako rumba Gizadiaren ondare ezmaterial izendatu du. Hori aitzakia hartuta, Muñequitos de Matanzas, Clave y Guaguanco eta Monguito Santamaríaren kantuak entzun ditugu, besteak beste.

Jarraian, berriki hil diren Andren Love tronpeta jolearen eta Buckwheat Zydeco, Lousianako erara jotzen zuen soinujolearen kantuak entzun ditugu. Horrez gain, Oskorriren despedidiaz hitz egin dugu eta, bukatzeko, Hertzainak, Bob Dylan, Neil Young, Txuma Murugarren, Muguruza eta Ruper Ordorikaren kantuak izan ditugu gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Hiri adimentsuak

og. Abe 29 , 2016
Gero eta esparru gehiagotan erabiltzen da smart terminoa: adibidez, smart materials, smart cards eta, gero eta indartsuago, smart cities, hau da, hiri adimentsuak. Baina, askotan gertatzen den bezala, hitzak labainkorrak izan daitezke eta ziur asko ez dago hain argi zer esan nahi duen hiri adimentsu delako izen horrek. Horregatik gaude gaur Josu Jugorekin. (Argazkia: Jabi Zabala). […]

Honekin lotuak