Orain pare bat hilabete, Ataun-Lazkao inguruko Unidad Alavesa taldearen 3. bilduma, Made in Germany, aurkeztu ziguten. Besteak beste, Brigada Criminal eta Bizardunak taldeetan ibilitakoak dira taldekideak. Berriro ere, eta hirugarrenez, soinu-harrikada ederra bota digute belarrietara eta, Unidad Alavesa gure gustuko taldea izanik, disko berri honetatik kantu batzuk entzun ditugu: Zegama, […]

Tatxers naparrak dira, Iruñerrikoak. Euren musika entzutean, 45 urte gazteago nintzela, Hertzainak eta Zarama taldeak entzutean eragin zidaten zirrara berriro sentitu dut. Punk-a, gitarra gozoak eta doinu ederrak dira euren kantuen ezaugarri nagusiak. 2018an sortu zuten Salinas (baxua eta ahotsa), Ziriza, (gitarra eta ahotsa) eta Soria (bateria) taldekideek. Entzun dizkiegun […]

Leon Russellen musika entzuten hasi baino lehen urrezko kanta bat ekarri dugu. Joan den astean aukeratu genuen a berriro ere ekarri dugu Nafarroa Berriz Altxa herri dinamikak merezi dueta. Datorren ekainaren 19an deialdi bat dugu Iruñean gure historia birgogoratzeko eta gure soberania aldarrikatzeko. Larraga eta Tafallako Rotten XIIIk grabatu duen […]

Gaurko urrezko kantua Tafalla eta Larragan sortutako Rotten Amairu taldeak ekarri digu. Nafarroa berriz altxa dinamikarako egindako abestia dugu, Noaingo guduaren 500. urteurrenean. Euskaldunon estatua berreskuratzeko azken ahalegin nabaria oroitzeko ekainaren 19an deialdia dago Iruñean eta, horren harira sortu dute hemen ikus dezakegun kanta eta bideoklipa. Amak taldeak bere lehendabiziko […]

Aste honetan, maiatzaren 24an hain zuzen, Bob Dylanek, apika azken ehun urteotako kantari-kantuegilerik onena eta Nobel saria jaso duen bakarra, 80 urte bete ditu. Hori dela eta, Ingalaterrako Uncut aldizkarian idazki luze eta ederra eskaini diote, non dozenaka kantari-kantuegile berari buruzko iritzia eman eta goraipamen asko eskaini dizkioten. Era berean, […]

Pandemia dela eta, azkeneko bi udaberriak guztiz distopikoak izan dira, ezin okerragoak. Orain, oraindik udaberrian gaude eta ematen du txertaketekin amesgaizto honen bukaera ikusiko dugula aurten. Bitartean, udaberrria goraipatzen duten hainbat kantu ekarri dizkizuegu, eremu anitzetatik ikusirik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/soinugela/210520_soinugela_themetime_udabarria.mp3 Deskargatu hemen.   Udaberria (Allegro) kontzertua, Antonio Vivaldi, 1725. Swingtime in Springtime. […]