Orain urtebete, Bob Dylanek bere Theme Time Radio Hour irrati saioa berreskuratu zuen eta atal bakar bat egin zuen, Whiskey-a gai hartuta. Anbar koloreko edaria izan zen gaia Dylanek egindako kantu aukeran. Guk ideia lapurtu diogu eta gai bereko theme time saio berezia egin dugu, aukera gehienbat ezberdina eginik. Dylanek […]

Orain pare bat hilabete, Ataun-Lazkao inguruko Unidad Alavesa taldearen 3. bilduma, Made in Germany, aurkeztu ziguten. Besteak beste, Brigada Criminal eta Bizardunak taldeetan ibilitakoak dira taldekideak. Berriro ere, eta hirugarrenez, soinu-harrikada ederra bota digute belarrietara eta, Unidad Alavesa gure gustuko taldea izanik, disko berri honetatik kantu batzuk entzun ditugu: Zegama, […]

Tatxers naparrak dira, Iruñerrikoak. Euren musika entzutean, 45 urte gazteago nintzela, Hertzainak eta Zarama taldeak entzutean eragin zidaten zirrara berriro sentitu dut. Punk-a, gitarra gozoak eta doinu ederrak dira euren kantuen ezaugarri nagusiak. 2018an sortu zuten Salinas (baxua eta ahotsa), Ziriza, (gitarra eta ahotsa) eta Soria (bateria) taldekideek. Entzun dizkiegun […]