SOINUGELA: Dion, Maria Toledo, My Morning Jacket, Jon Maia

Dion Francis DiMucci (1939) Bronx auzoan jaio zen eta doo-wop musikaren errege ezinbestekoa bilakatu zen The Belmonts bere taldearekin. Gitarra jole ona izanik, soul eta blues arloetan ere aritu da kantari, eta oraintsu, 82 urterekin, Stomping Ground diskoa kaleratu du. Azkeneko disko honetatik zein aurretik argitaratutakoetatik abesti batzuk entzun ditugu: Dancing Girl (Mark Knopflerrekin), My Stomping Ground (Billy Gibbonsekin), Angels in the Alleyways (Patti Scialfa eta Bruce Springsteenekin), I Got My Eyes on You Baby (Marcia Ballekin), Dancing Girl (Mark Knopfler-ekin), My Stomping Ground (Bill Gibbons-ekin), Angels in the Alleyways (Bruce Springsteen-ekin), I Got My Eyes on You Baby (Marcia Ballekin), I Got Nothing (Van Morrison eta Louis Walker-ekin), Song for Sam Cooke (Paul Simonekin), Sisters of Mercy (Live, 1971), Runaround Sue eta The Wanderer.

Flamenko kantari handia eta piano jole fina dugu Toledoko Maria Rodriguez, Maria Toledo izenez ezaguna. Ranchera Flamenca disko berrian, joan-etorriko kantuekin ederto moldatzen da. Entzun dizkiogunak: Cielito lindo, Cuando sale la luna eta El rey.

Jon Maia zumaiar bertsolari eta idazleak, 2016ko martxoaren 5ean, berak idatzitako olerkia irakurri zuen Donostiako belodromoan, Arnaldo Otegi aske uztearekin batera antolatutako ekitaldian. Hainbat euskal abestiren hitzak batuz idatzitakoa zen testu hura. Abenduan, izen bereko disko-liburua argitaratu zuen abenduan, berak idatzitako hainbat kanturen hitzak biltzen zituena. Kantu batzuk birgrabatuak izan dira, eta guk haietako batzuk entzun ditugu: Kantu bat gara, Zaharra zara Bilbo (Gari), Nirekin (Gozategi), Non geratzen den denbora (Mikel Urdangarin), Who Knows Where the Time Goes (Fairport Convention).

Jim James Kentuckyko kantari-kantuegile handiaren talde nagusia My Morning Jacket da eta, aurten, The Self-Titled Album disko berria ekarri digute. Bertatik entzun ditugu: Regularly Scheduled Programming eta Love love love.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Santutxuko Cocherito kaleak begiratoki bat izango du

al. Urt 24 , 2022
Bilboko Udalak Auzokide Planaren barruan kokatzen duen 4. barrutiko bidearen birmoldaketa plana aurkeztu du. Espaloiak handitzea, atsedenlekuak sortzea, kirola egiteko makinak dituzten plazak eta begiratoki bat eraikitzea aurrikusten du egitasmoak. Santutxu auzoko Bilboko Cocherito kalean egingo dituztenak Bilboko Udalak, hiriko auzoak hobetu nahi dituen Auzokide Planaren barruan, 4. barrutiko bidea […]

Honekin lotuak