Zorigaiztoko 2020. urtean kaleratu diren kantuen artean batzuk aukeratu ditugu, gure ustez onenetakoak. Gehienak Soinugelan entzun ditugu, baina badaude lehenengo aldiz eskaintzen ditugun batzuk: Bob Dylan: Murder Most Foul, Tom Petty: Leave Virginia Alone, Belako: Tie Me Up, Toots and The Maytals: Got to Be Tough, Andoni Basterretxea eta lagunak: […]

Pasa den ekainean Soinugela berezi bat (etxetik grabatua) egin genuen, urtearen lehenengo sei hilabeteetan koronabirusaren ondorioz hildako artisten kantu batzuekin. Urteak aurrera egin ahala beste asko joan zaizkigu eta abendu honetan horietariko batzuen omenez kantu sorta bat aukeratu dugu: Kraftwerk (taldeko Lorian Schneider): Autobahn (1974), Betty Wright: Clean Up (1971), […]

Portugaleko Jose Afonso pasa den mendeko kantari-kangugile handienetakoa dugu. Herrialdearen iparraldeko herri musikatik edan zuen, baina harago joan eta, alderdi komunistako kide izanik, 1974ko iraultzaren ikurra bihurtu zen. Gaur urrezko kantua Grandola Vila Morena izan da, zuzenean grabatutako bertsioan. Gero, Afonsoren beste kantu batzuk ere, garai ezberdinetakoak, entzun ditugu. Venham […]

Pasa den hilabetean saio berezi bat egin genuen Ingalaterrako Brian Eno musikari eta produktoreari buruz. Gaur saio hoartan entzun ez genituen kantu batzuk berreskuratu ditugu, David Byrne eta Enoren elkarlanaren ostekoak: Help Me Somebody (My Life In The Bush Of Ghosts, 1981, New Orleanseko Reverend Mortonen sampleekin), Moonlight in Glory […]

Gaurko saioan gai honetaz bigarren kantu aukera dugu. Historian zehar gizarte guztietan drogak erabili izan dira. Antonio Escohotadok idatzi zuen Historia de las drogas liburu entziklopedikoan aztertu egiten zuen, praxiari begiratuz: “Bizimodua drogarik gabe kirurgia anestesiarik gabe bezala izango litzateke”, hori bezain krudela litzatekeela esan nahian. Gaur entzundakoak: Cocaine in […]

Ehunka kantu topatu ditugu drogei buruzkoak edota drogaren erreferentziekin. Bi saio hauetan gustuko ditudan lau dozena aukeratu ditut aste honetan eta datorren astean entzuteko. Hasiko gara euskal kantuekin (dozena bat): Sigarrillos amariyos (Hertzainak, 1984), Drogak AEKn (Hertzainak, 1984), Platinozko sudurrak (Kortatu, 1988), Joxemai beltza (Jotakie, 1989), La revoluzione de la […]

Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko  kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen. […]