Gaurko urrezko kantua Galizako Guadi Galego abeslariak ekarri digu. Hamarkada batez Berrogüetto taldeko kantaria izan zen. 1999an Viaxe por Urticaria diskoan zegoen kantu hori, Entre fusco e lusco. 2006an Berrogüetto taldearen azken bilduma argitaratu zen. Bertatik Guadiren beste kantu bat entzun dugu, non Guadik gaita jotzen duen: Unha volta e […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
1969an Roberta Flack Ipar Karolinako soul abeslariak bere lehenengo grabazioa egin zuen Atlantic disko etxerako. Bertan Leonard Cohenen Hey, That’s No Way to Say Goodbye ageri zen. Hori entzun dugu eta, jarraian, disko hartan zegoen kantu bertsio arrakastatsuena: The First Time Ever I Saw Your Face. Jarraian, kantu haren jatorrizko […]
Imanol Ubeda eta Karlos Aranzegik Bide Ertzean taldearen itzalpetik ateratzeko, Don Inorrez taldea eratu zuten 2018an, Paco Loco gitarra jole eta ekoizlearen ezinbesteko partaidetzarekin. Mugigo bila kaleratu zuten orduan eta orain, pandemia garaian, Esku hutsik izeneko bigarren bilduma ederra ekarri digute. Bertatik entzun ditugu: Barre ala negar, Izan liteke, Chuck […]
The Undertones Irlandako Derry hirikoak ziren. 80ko hamarkadaren hasieran arrakasta nabaria lortu zuten. The Ramones taldeak 1981ean Donostian jo zuenean, Ramonestarrak elkarrizketatu genituen eta The Undertones Europako talderik kuttunena zutela esan ziguten. Entzun ditugun kantuak: (She’s A) Runaround, There Goes Norman eta Girls Don’t Like It. Floridako James Purify soul […]
Otsailaren 15ean hil da Johnny Pacheco handia, COVID-19aren ondorioz, New Jerseyko ospitale batean. Jatorri dominikarreko txirulari, musika egile eta ekoizlea, Pacheco New Yorken Fania diskoetxearen sortzaileetakoa izan zen. Bere hiru kantu entzun ditugu: Coro Miyare, El rey de la puntualidad eta Mujer ingrata. 1967an Holandan Shocking Blue izeneko laukotea sortu […]
Chick Corea jazz piano jole estatubatuarra pasa den otsailean hil zen Floridako Tampa hirian, 79 urte zituela. Corea jazz modernoaren eta fussion delakoaren maisua izan zen latin music-ek ere izan zuen eragina bere ibilbidean. Dozenaka musikarirekin lan egin zuen 55 urteko ibilbide oparoan. Gaur hiru kan tu berreskuratu ditugu: Now […]
Pasa den urtearen bukaeran, eta aurtengoaren hasieran, maite ditugun musikari asko joan zaizkigu eta, eurak gogoan, kantu batzuk aukeratu ditugu: Hilton Valentine. Newcastleko The Animals talde ezinbestekoaren gitarra jolea otsailaren 1ean hil zen AEBetan. Entzun dizkiogu: Boom Boom (1964), The House of the Rising Sun (1965) eta Riverside Country (1977). […]
2015ean Ingalaterrako beat musika garaiko talde ezinbestekoa izan genuen Kafe Antzokian berton. St. Albans Bertan sortutako The Zombies taldeko jatorrizko Rod Argent eta Colin Blunstone partaideek berriro elkartu ziren orduan. 1964-1968 bitartean grabatu zituzten hainbat kantu, baina arrakasta txikia lortu zuten. Denborarekin, The Zombies gero eta goraipatuagoak izan ziren. Gaurko […]
Urtarrilaren 16an, Kaliforniako Stocktongko presondegian, koronabirusak jota hil zen Phil Spector musika ekoizle handia eta hiltzailea, 81 urte zituela. New Yorkeko Bronxen, jatorri ukrainarreko familia judu batean sortua, bere aitak bere buruaz beste egin zuen Philek 10 urte zituela, eta 1953an Kaliforniara joan zen amarekin. Handik 5 urtera, 19 urte […]
Pasa den udazkenean, Lleidako Milenio argitaletxeak Ricardo Gilek eta Javier Tarazonak idatzitako Ringo Starr. El señor de los anillos argitaratu zen. Zehatz-mehatz aztertzen da Liverpooleko musikari honen ibilbidea, hasieran The Beatles laukotean, gero bakarlari gisa eta, azkeneko bi harmarkadotan Ringo Starr and his All Starr Band-ekin. Munduan zehar ehunka kontzertu […]
