Orain 15 urte ustekabeko arrakasta lortu zuten Robert Plant (Led Zeppelin-eko abeslaria) eta Alison Kraussek (bluegrass tradiziotik zetorren arrabita jole eta abeslari paregabea), Raising Sand izeneko grabazioarekin. 2021ean berriro elkartu dira Plant eta Krauss, Raise the Roof bilduma egiteko. Bi garaietako kantu eder batzuk entzun ditugu, baita eurek Mojo aldizkariarekin […]

Dion Francis DiMucci (1939) Bronx auzoan jaio zen eta doo-wop musikaren errege ezinbestekoa bilakatu zen The Belmonts bere taldearekin. Gitarra jole ona izanik, soul eta blues arloetan ere aritu da kantari, eta oraintsu, 82 urterekin, Stomping Ground diskoa kaleratu du. Azkeneko disko honetatik zein aurretik argitaratutakoetatik abesti batzuk entzun ditugu: […]

Eskoziako The Waterboys pop taldeak 1988an folk esparrura eroan zuen bere musika, Fisherman’s Blues albuma grabatu zutenean. Gaurko urrezko kantua izen bereko abestia da, zuzenean 1989an Toronton grabatua. Pasa den astean Ruper Ordorikaren Amour eta Toujours disko berritik kantu batzuk entzun genituan eta gaur berriro grabazio distiratsu horretatik Kubako musikari […]

Deabruak egon badaude, baina infernua bertan daukagu askotan eta, hiltzean, berton ere lur azpian geratzen dira gorpuak. Gizakiek arroak izanik, arima eta erligioa asmatu zituzten, inurriak baino garrantzitsuagoak zirela pentsatuz. Asmakizun horren ondorioz, jaungoikoak eta paradisuek izan behar zituzten deabruak eta infernuak aurrez aurre. Gaur, herri kantuetan deabru eta infernu […]