Ane Zabala eta Galder Perezen Piperpolis hiri kulturalean asteon musika, antzerkia eta dantza izan dira protagonista. Lehenbiziko elkarrizketa PAM (Puto Amoak Matematiketan) taldeko kideei egin diete, beren hirugarren diskoa aurkeztu berria dutela eta. Bigarren elkarrizketan Dorleta Urretabizkaia aktorea bera partaide den Nasdrovia Chejov antzezlanaz mintzatu zaigu. Anton Txejov errusiar idazlearen ipuinetan oinarritutako antzezlan bikain hau Max sarirako izendatua dago, Ikuskizun errebelazioa sailean. Bestalde, Asier Zabaleta dantzari eta koreografoak (argazkian) Ertza konpainiarekin ekoitzi duen Babia dantza emankizuna azaldu digu xehetasun handiz. Azkenik, gogora dezagun John Trollope irratinobelaren 14. atala entzun daitekeela saio honetan, Ur azpian bizi izenburuarekin. Itoko ote zen John Trollope gurea?
Piperpolisen azken irratsaioa deskargatzeko kliketu HEMEN.