BILBAOTIK EUSKAL HERRIRA (5. atala): Duela bi mila urteko euskal tribuak

2

BaskoiakEzer gutxi da duela bi urteko euskaldunez dakiguna. Idatzizko testigantzarik zaharrenak erromatarren zerbitzura lan egin zuten Plinio, Estrabon eta Ptolomeo geografo eta historialariek utzi zikiguten K.o. I. eta II. mendeetan. Haien arabera, euskaldunak honako tribu hauetan banaturik bizi ziren:

Baskoiak. Tribu handi hau Euskal Herriaren mendebaldean bizi zen eta hegoaldetik Ebro ibairaino hedatzen zen. Estrabonek K.o. II. mendean baskoien hiritzat eman zituen Kalagurri (Calahorra), Tutera eta Uharte-Arakil, besteak beste. Ekialdetik Jaca ere baskoien hiritzat eman zuen.

Zailagoa gertatzen da, ordea, Pirinioez bestaldean baskoiak noraino hedatzen ziren zehaztea. Badirudi, hala ere, Donibane Garaziraino iristen zirela, eta, Plinioren arabera, kostaldetik ere hedatzen omen ziren zerrenda luze batean.

Barduliarrak. Tribu honek Gipuzkoako zati handi bat hartzen zuen bere lurraldearen barnean, Oiartzun ibaiaren bokaletik Deba ibairaino, hain zuzen ere. Hegoaldetik Araba alderaino iristen omen ziren barduliarrak, beroien lurrekin muga eginez.

Karistiarrak. Deba ibaiaren parean bide zeukaten ekialdeko muga eta Ibaizabal ibaia mendebaldetik. Enkarterriko eskualdea alde batera utzita, ia Bizkai osoa eta Arabako zati handi bat hartzen zituzten karistiarrek. Zenbaiten ustez, Trifinium (Trebiño) izenak hiru triburen arteko muga adierazten zuen erromatarren garaian, karistiar, barduliar eta autrigoien arteko muga, hain zuzen ere.

Autrigoiak. Ibaizabal ibaitik Laredo eta Santoña aldean dagoen Ason ibairaino zabaltzen bide ziren tribu honetako jendeak. Autrigoien lurraldeak Enkarterri, Samana, Mena, eta Bureba/Okamendieta eskualdeak hartzen zituen bere baitan. Euskal tribuen artean, autrigoiena zen mendebaldekoena eta lur eremurik handiena hartzen zuena ere bai.

Akitaniarrak. Izen hau Atturri eta Garona ibaien arteko eremu zabalean kokatuta bizi ziren euskal tribuak izendatzeko erabiltzen da. Estrabonek dio akitaniarrek bazutela aski ahaidetasunik hegoaldeko baskoiekin.

Beroiak. Uste denez, jatorri zelta zuten tribuak ziren beroienak, baina berehala euskal jendeekin nahastu omen ziren. Ebro ibaiaren bazterrean kokatu ziren eta karistiar, barduliar eta autrigoiak zituzten mugakide.
Zenbait ikertzailek diote zelanbaiteko lotura egon daitekeela antzinako tribuen lur banaketaren eta oraingo euskalkien artean.

2 thoughts on “BILBAOTIK EUSKAL HERRIRA (5. atala): Duela bi mila urteko euskal tribuak

  1. Kaixo!!!!!!!!!
    Mila esker onelakoak jartzeagatik euskal tribuez informazio gehiago nahiko nuke webgunean ni ikaslea naiz eta maiz sartu gineke webgunera geografia eta historia ikasgaiaren bidez.Haskotan egiten baitugu oni buruzko lanak.
    besterik gabe aio!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Gerard Schneider ikusgai Bilbon

ar. Mar 7 , 2006
Hasierako atalean Gerard Schneider suitzar margolariaz berba egin digu Ismael Manterola arte adituak, BBK-k Bilboko Kale Nagusian daukan arte aretoan 50eko hamarkada deritzan erakusketa ikusgai dagoela eta. Arte plastikoekin jarraituz, Cristina García Roderok Guggenheim museoan emango duen hitzaldian argazkilaritzaz egingo duen hausnarketa entzuteko gomendatu digu Ismael Manterolak. Irratsaioaren azken zatian […]

Honekin lotuak