PIPERPOLIS:Goizalde Landabaso deustuar idazle eta kazetaria.

Goizalde Landabaso deustuar idazle eta kazetaria izan da saio honetako protagonista. Duela gutxi Bränskint liburua argitaratu du. Honako hau bere hirugarren bakarko liburua dugu. Mikro-ipuinez osatutako eleberri grafiko hau, Aritz Eigurenen ilustraziak ditu oso ondo zaindutako Txalaparta argitaletxearen edizioan.  Luze eta zabal berba egin dugu Goizalderekin eta baita liburuko pasarte batzuk entzun ere.
Bränskit Europa iparraldean imajina dezakegun baina, egia esan, beste edonon ere egon zitekeen irudizko hiria. Munduko hiri guztiak berdin eta ezberdin direlako. Horien tabernetako erakusleihoetatik tai gabe ikusten dugulako kale artean galdutako esperantza, aienerik ez duen mina, desioa eta, oroz gain, bizirauteko beharra.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: "E.Coli"ren aitzakian

ar. Eka 21 , 2011
Aurkezpenik behar ez duen Paul Nicholson izan dugu gurekin, e.coli bakterioaren aferaren inguruan jardun du: elikagaien politika merkantilistak, elikagaien globalizazioak, transgenikoak… azken gehiegikeria honetan izan duten eragina azpimarratu digu; halaber soluziorako bideak ere markatu dizkigu: elikagai subirautza eta merkatuen kontrol publikoa. DESKARGATU HEMEN !!!!

Honekin lotuak