PIPERPOLIS: EHZ festibala eta Karrika antzerki taldea.

Urtero bezala, denetariko taldeak izango dira Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Uztailaren 1, 2 eta 3an ospatuko dute 21. jaialdia Lekornen. Musika ardatz badu ere Euskal Herria zuzenean festibala bestelako ezaugarriak dituen jaialdia, Pauline Guelle EHZ-ko bozeramaleak eman digu guztiaren berri.

Durangoko Karrika antzerki taldea 18 urte daramatza antzerkian nabigatzen. 20 obra baino gehiago taularatu dituzte. Azkena ‘Zapoi’ du izenburua. “Konortea galdu arte mozkortu” esan nahi duen “zapoi” errusierazko berba hautatu du Durangoko Karrika Antzerki Taldeak, sortu duen azken antzezlanaren izenburutzat. Hamabi atalek osatzen dute Zapoi antzezlana, eta hamabi aktore daude uneoro eszenan. Fikziozko antzerki konpainia bat sortu dute antzezlan honetarako. Munduaren eta kulturaren ikuskera hegemonikoarekin, merkantilistarekin, bat ez datorrena, eta krisi ekonomikoaren aitzakian, egoitza daukan antzokitik bota gura dutena. Jose Martin Urrutia ‘Txotxe’  saioan izan da, azken antzezlanaz eta Karrika antzerki taldeaz berbetan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Mozal legearen aurkako mobilizazioak

az. Eka 29 , 2016
Uztailaren lehenean urtebete beteko da Mozal Legea deiturikoa indarrean jarri zenez geroztik. Aitor Corres Salaketako kideak lege horren gaineko balorazioa egin digu gaurko magazinean eta, bide batez, haren aurka izango diren mobilizazioen berri eman. Aitorren iritzian, datuak beldurra emateko modukoak dira, zeren eta lau mila izan baitira, guztira, lege honetan […]

Honekin lotuak