GAUBASA: Baga Biga disketxetik Noizean Behin taldea.

2

Noizean BehinAste honetako Gaubasan Gatikatik eta Mungiatik etorritako gonbidatuak izan ditugu. Hala da, metal doinuak jorratzen dituen Noizean behin taldearen partaideak izan dira gurean euren estraineko diskoa aurkezten. Gainera, esan beharra dago diskoa sortu berria den eta ideiaz beterik datorren Baga Biga disketxearen eskutik plazaratu dutela. Bi debutari batera, beraz. Ongi etorri eta bejondeiela biei. Horrezaz gain, Anartz Bilbaok Bilboko Kafe Antzokian martxoaren 8an eta 10ean izango diren bi kontzertuen berri eman digu eta, bidenabar, musikari horien zenbait kanta jarri ditu entzungai azken Gaubasan. Hauexek dira musikariak: Begoña Bang-Matu, Boli Kostako kantaria eta duela zenbait urte Fermin Muguruzarekin ibilia; ska, swing eta jazz doinuak jotzen dituzten The Pepper Pots katalanak eta, hamar urteko ibilbidearen ostean, banatzeko erabakia hartu duten eta azken kontzertua Kafe Antzokian eskainiko duten Elefantes taldekoak.
Gaubasa-ren azken irratasaioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

2 thoughts on “GAUBASA: Baga Biga disketxetik Noizean Behin taldea.

  1. Kaixo,
    Bilbo Hiria irratiko entzule berria naiz. Rock musika asko gustatzen zait eta Gaubasa saioa izugarria iruditzen zait. Astero jarriko duzue webgunean interneten bidez entzun ahal izateko? Zuzenean emititzen den orduan lanean nago eta gustatuko litzaidake beste momentu batean entzutea. Eskerrik asko eta ondo segi,

    Kepa.

  2. Lehenengo eta bat, eskerrak eman nahi dizkizugu, Kepa, bilbohiria.com entzuteagatik, eta, bide batez, esan astero-astero izango duzula GAUBASA podcast eran zintzilikatuta, nahi duzun momentuan entzun dezazun. Bestalde, gogoratu nahi dizugu Dabilen Harria rock irratsaio automatikoa ere entzun dezakezula astelehenetan 13,00etan eta igandeetan 15,00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BILBAOTIK EUSKAL HERRIRA (6. atala): Baserria, bizitoki hutsa baino askoz gehiago

og. Mar 9 , 2006
Euskal gizartean baserria bizitoki hutsa baino askoz gehiago izan da beti. Baserria euskaldun jendearen bizitzaren oinarria zen,zalantzarik gabe; etxea eta beraren ondasunak –etxaldea– gauza guztien gainetik zeuden. Testuaren  audioa entzuteko klikatu hemen:  https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/bilbaotik/bilbaotik6.mp3

Honekin lotuak