Rafa Rueda mungiarrak bakarkako laugarren lana kaleratu du, “Enaren geometria” , pop- lan txukuna, rock eta folk ikutuekin. Besteak beste, Joseba Irazoki eta JM Sampedro “Xanpe” izan ditu kide azken lan honetarako. 2004an hasi zuen bakarkako ibilbidea “Kea” lanarekin; 2006an etorri zen “Saredun eskua” (Gaztelupeko Hotsak) , 2009an “Zuhaitz okerretan gora noa” (Autoprodukzioa). Elkarrizketa interesgarria!