SOINUGELA: Adierazpen askatasuna eta “Euskaldunon Egunkaria”

askatasuna“Gizaki orok du libreki pentsatzeko eta bere iritzia askatasun osoz emateko eskubidea”. Halaxe dio Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. artikuluak, nahiz eta gero han-hemen eskubide hori behin eta berriro urratua izaten den. Euskaldunok horren berri zuzena izan genuen duela bost urte Espainiako botere judizialak Euskaldunon Egunkaria itxi zuenean. Bost urte igaro dira geroztik, eta auziak bere horretan dirau, nahiz eta ezelango frogarik ez izan. Euskaldunon Egunkariako lagunek hemendik lasterrera izango duten epaiketa bidegabe horren aurka protesta egiteko eta bertan ari ziren hedabide eta kultura arloko profesionalekiko gure elkartasuna agertu nahian, Bilbo Hiria irratiak Soinugela saio berezia prestatu du. Bertan Anje Duhalde, Laura Mintegi eta Anton Reixaren testigantzak jaso ditu, adierazpen askatasuna dela eta. Pedro Elias Igartuak bere aldetik han-hemenka beren pentsakera dela kausa jazarriak izan diren musikarien kantu bilduma aparta tartekatu du testigantzen artean.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela080403.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Agroerregaiak (berriro) aztergai

al. Api 7 , 2008
Aste honetan Bilbon Agroerregaien inguruko mintegia izango dela kontuan hartuta, bolo bolo dabilen gai hori aztertu du Iñaki Barcenak. Ekologistak Martxan taldeko kide horrentzat zenbat galdera egin behar ditugu gaia argitzeko: AEBek eta EBk 2020 urtean Garraioan agroerregaiak erabiltzeak handitu ala gutxitu egingo du 3. munduarekiko dugun Zor ekologikoa? Zergatik […]

Honekin lotuak