Aste honetan Bilbon Agroerregaien inguruko mintegia izango dela kontuan hartuta, bolo bolo dabilen gai hori aztertu du Iñaki Barcenak. Ekologistak Martxan taldeko kide horrentzat zenbat galdera egin behar ditugu gaia argitzeko: AEBek eta EBk 2020 urtean Garraioan agroerregaiak erabiltzeak handitu ala gutxitu egingo du 3. munduarekiko dugun Zor ekologikoa? Zergatik Ipar zein Hegoaldeko ekologistek, baserritarrek, indigenarrek… kritikatzen dute egroerregaien erabilera orokorra? Zenbat egitasmo burutu nahi dituzte Bilboko Portuan? Zer nolako baldintzak bete beharko lituzkete agroerregaiek benetan alternatiboak izateko? edo, Zenbat energia behar dugu “ondo bizitzeko”? Galderak guk egin ditugu, erantzunak, aldiz, Iñakik eman ditu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Solasaldia Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasi%f1akibarzena080407.mp3