Rafa Rueda mungiarrak bakarkako laugarren lana kaleratu du, “Enaren geometria” , pop- lan txukuna, rock eta folk ikutuekin. Besteak beste, Joseba Irazoki, Txus Aranburu, Arkaitz Miner, Jaime Nieto eta JM Sampedro “Xanpe” izan ditu kide azken lan honetarako. 2004an hasi zuen bakarkako ibilbidea “Kea” lanarekin; 2006an etorri zen “Saredun eskua” (Gaztelupeko Hotsak) , 2009an “Zuhaitz okerretan gora noa” (Autoprodukzioa). Elkarrizketa luze eta interesgarria edozein musikazalerentzat,bi zatitan eman beharrekoa!
PD:2011ko azaroan egindako programa