SOLASALDIA: Gelditour indarrean

aht4.jpgAHT Gelditu Elkarlanak abian jarri du Gelditour ekimena, hilaren 4tik 31a arte Euskal Herria zeharkatuko duena, Kortesetik Donostiaraino hain zuzen. Antolatzaileek, AHTren inguruko informazioa zabaldu nahi dute horren bitartez, hiritarrok egitasmo erraldoi horrek dituen eraginak ondo ikusteko, arlo ekonomiko eta sozialean, baita ingurumenean ere. AHT eraikitzeko nahitaezko lurren desjabetze prozesua pil pilean dagoela, Iñaki Barcenak tren azkarraren aurkako mugimenduaren kriminalizazio prozesua salatu du: erakunde publiko zein hedabide handien ustez, mugimendu horren atzean “biolento gutxi batzuk” baino ez dira: deigarria da duela egun batzuk ELA eta LAB sindikatuak (AHT Gelditu Elkarlan taldeko partaideak eta Euskal Herriko gehiengo sindikala alegia) EAEko Gizarte Lantaldetik ateratzea aztertzen ari direla, erakunde horrek AHTri buruzko jardunaldiak blokeatu dituelako.

Solasaldia deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solasbarzena080505.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Kukutza gaztetxea 10 urte eta Patxo Telleria

al. Mai 5 , 2008
10 urte 11 matxinada lelopean Bilboko kukutza gaztetxeak maiatzaren 17an urteurrena ospatzeko jaia antolatu du. Bilbon okupazioa izan dugu hizpide saioan. Hamar urte beteko dituzte errekaldeko lantegian, jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko gaztetxe eguna izango dena. Bestetik Patxo Telleria aktoreak azken proiektua aurkeztu digu “La máquina de pintar nubes” […]

Honekin lotuak