BESTIAK: “Altsasu” literatur gomendioa

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu.

Gaurko gomendioak egiten ditugu Tolosako inauterietan poliziak hamasei urteko gazte bat gomazko pilotakada batekin zauritu duelako.  Honakoa ez dugu Euskal Herrian poliziak gauzatutako lehen bortxa, eta horregatik bi liburu gomendatu nahi dizkizuegu.

Lehenengoa Altsasu da, Txalapartak argitaratua 2018an eta Nafarroako herrian guardia zibilak jazarritako indarkeriaz hitz egiten diguna. Bestea Militarren jakinduria da. Txalapartak argitaratua baita ere.  Argi erakusten du militarrena-z gain, poliziarena ere baden jakinduria. Liburua haien burua bezala baitago: hutsik. Kontra azalean agertzen zaigun iritzi bat utzi nahi dizuegu, ustez, Euskaldun-on egunkariak eginikoa: “Euskaraz edo erdaraz… zoragarria!”

Denok polizia gorroto dugunez,  animatu eta etorri hauek eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko berrogeita lauan gaude ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita!

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbon baietz 300 berria lagun kanpaina martxa jarri dute

ar. Ots 27 , 2024
Berriak kanpaina egingo du Bilbon otsailaren 28tik aurrera, Hor Dago Abante konpartsak lagunduta, aurkezpen ekitaldia bihar izango da Kalderapekon. 20. urteurrenarekin, BERRIAk jauzi nabarmena egin zuen iaz euskaldunoi ahalik eta egunkaririk onena eskaintzeko, eta 3.000 babesle berri behar ditu egunkariaren etorkizuna eta independentzia bermatzeko. Bilbon 300 babesletza lortu nahi dituzte, […]

Honekin lotuak