BASKISTAN:Umalali: The Garifuna Women’s Project – Garifuna Emakumeen Egitasmoa

uma.jpgAndy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuaren ekoizlearen eskutik datorkigu ‘Umalali’. Ivan Duranen langintza zorrotz eta sortzaileak eman du, laister, azken urtetako diskarik bizigarri eta unkigarrienetako bat izatearen ezagutza jasoko duena. Garifuna emakumeen ahots ehundura aberats eta konplexuak, rock, blues, funk, afrikar, latin eta karibear musika zertzeladez apaindu ditu eta trantzezko bidai bat proposatu komunitatearen oinarria diren emakumeen eskutik.

Bigarren orduerdian Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuarekin Garifuna herriaren kantekin jarraituko dugu. Ondoren Damon Albarnen ‘Mali Music’ proiektua edo Youssou N’ Dour bere ‘Rokku Mi Rokka’ azken lanarekin.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/baskistan/baskistan080512.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Mikel Markezen zure begieek

al. Mai 12 , 2008
Mikel Markez ‘Zure begiek. Bilduma 1988-2008’ diskoa aurkeztu berri du. Bertan hogei urteko ibilbidea laburtu du musikariak hamalau abestitan. Hogei urte taula gainean, hogei urte kantuak egiten eta zazpi disko eta hamaika komeriaren ostean bilduma egitea erabaki du Mikel Markezek piperpolisera hurbildu da. Saio hau deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. […]

Honekin lotuak