POTTO: Iazko bertso afari bat Bilboko Kafe Antzokian

Bilboko Kafe AntzokiaPotto irratsaioaren arduradun dugun Jabi Lauzurikak Bilboko Kafe Antzokian iaz antolatutako bertso afari batean egin zuen grabazioa berreskuratu du aste honetako emanaldirako. Lagun ugari bildu ziren afari hartara eta bertsolariak ederto moldatu ziren afalosteko giroa berotzen. Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Etxahun Lekue izan ziren bertsolariak. Josemi Larrabeiti gai jartzaileak era guztietako gaiak atera zituen, batzuk benetan orijinalak (“Sua, ura eta airea zarete, hurrenez hurren. Zein da baliagarriena?”), eta beste batzuk Bilbori estuki lotuak daudenak, bertso afaria Kafe Antzokian zenez gero. Azkenik, gogora dezagun saioaren bukaeran hurrengo bertso saioen agenda ere eskaintzen dela.

Potto-ren azken saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZUTARGI ARTEAN: Espainiako zenbait musikagile

ol. Mar 24 , 2006
Musika klasikoaz diharduen Zutargi artean irratsaioaren azken emanaldi honetan Espainiara jo du Ainhoa Markinezek, bertan XIX. eta XX. mendeetan gailendu ziren zenbait musikagileren obrak aurkezteko asmoz. Bi mendeok hartuta, garai ezberdinak jorratzen dira, beraz: espainiar nazionalismoa, erromantizismo osteko denbora eta inpresionismoa. Eta garai horietan izen adierazgarrienak hautatu ditu saiogileak: Isaac […]

Honekin lotuak