IBAIZABAL: Piztu Gasteiz

piztugasteizthumbnail.gifLelo horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko 11etan hasi ziren ospakizunak, Alde Zaharra bisitatuz; gero, egun osoaren zehar eta 6 gune desberdinetan, musika, antzerkia, kale animazioa, bazkari herrikoia, tribial jokua, saltokiak, umeentzako jokuak eta askoz gehiago igandeko ordu txikiek jo arte. Patxiren ustez, giro ederra aipatzeaz gain, autogestioan oinarritutako antolaketa azpimarratu behar da.

Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081013gaztelumendi.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: solasaldia,Iñaki Barzena

al. Urr 13 , 2008
EHUko irakasle Iñaki Barzenak zenbait azalpen ekarri ditu gurera, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak publizitatu dituen errepideen egitea edota Gugemheim berriaren ingurukoak; halaber Petronor-en egitasmo berriak eta ondorioak hizpide izan ditu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081013barzena.mp3

Honekin lotuak