Iñigo Cabacasen hilketa argitzeko epaiketa duela bi aste bukatu da eta gaur goizenean familia eta lagunek epaiketaren balorazioa egin dute. Beste behi Fina Lizerazuk fiskalak esandakoaren ostea adierazi bezala “umiliatuta” sentitzen dira. Azpimarratu dute epaiketan argi geratu da plazan ez zegoela inolako liskarri. Argi geratu da ere inork ez zuela ezer jauzi Ertzainei. Plazan ikusi daiteke hor dauden jardinerak ezin direla mugitu. Gezurra da aurpegia estalita zeukaten pertsonek ertzainak eraso izanak. Ertzaintza heldu eta eraso arte hor ez zan ezer gertatzen. Pilotak zuzen jaurti zituzten. Testiguak adierazi duten bezala hori tiroketa bat izan zen, ematera apuntatu zuten, ez parabolekin. Ezin dute ulertu polizia batek metro gutxira tiro egiten duenean hori pertsona bat hiltzeko gai dela, Puntu guzti horiek kontuan hartuta, errudun gabeko sententzia bat ulertezina izango litzaketela adierazi dute.
Deskargatu hemen.