Datorren ostiralean, urriaren 24an, Durango 1936 Kultur Elkarteak gorazarre egingo die estatu-kolpe faxistari aurre eginez bizitza eman zuten durangar eta iurretarrei, Landako Tximiniaren inguruan eta Plateruena Kafe Antzokian. Beste bi egitasmotan dabil aipatu elkartea, Maria Gonzalez Gorosarrik esan duenez: Durangaldeko ikerketa historiko bat gauzatzea eta faxismoaren biktimei oroitgarri bat jartzea. Honi buruzko informazio gehiago www. durango1936.org helbidean.
Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081022maria.mp3