Mundu zabaleko nekazarien elkarteak biltzen dituen Via Campesina erakundeak nazioarteko 3. biltzarra
egiten dihardu urriaren 16tik 23ra bitartean. Egun hauetan gai zinez interesgarriak jorratzen ari dira Mozambikeko hiriburuan, Maputon: tokian tokiko nekazaritza subiranotasuna, gazteen eta emakumeen presentzia eta garrantzia sektorean, janari transgenikoen oldarra, enpresa multinazionalen larregizko kontrola, eta abar. EHNE sindikatuaren izenean
Ainhoa Iturbe joan da biltzar honetara, eta berak egin digu bertatik biltzarraren kronika, hainbat iruzkin jakingarriz.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081021iturbe.mp3