SOINUGELA: Chiwoniso, Zimbabweko kantaria, Soinugelan bisitari

zimb.jpegHalaxe da, lagunok: Chiwoniso, Zimbabweko kantari ospetsua, bisitari etorri zaigu aste honetako Soinugelara, Bilbon, hilaren 25ean, Zentsuraren aurkako Jaialdiaren barruan kontzertua eman behar duela eta. Hori jakinda, Pedro Elias Igartuak  sekulako monografiko ederra prestatu du Zimbabweko musikaz. Esan beharra dago Chiwoniso bera ere zur eta lur geratu dela Pedrok Zimbabweko musika zenbateraino ezagutzen duen eta bertako zenbat disko daukan ikusita. Artista elkarrizketatu baino lehen, Zimbabweko lehengo eta oraingo musikariak aurkeztu dizkigu Pedrok, bere musika entzuteaz batera. Honako hauek, besteak beste: Real Sounds taldea, Thomas Mapfumo, Max Mapfumo, Machanic Manyeruke and The Puritans godspel taldea, Bhundu Boys, The Four Brothers eta Stella Chiweshe. Gero, bigarren orduan Chiwonisoren azken lana, “Rebel Woman”, entzuten jardun dugu, kantuen artean oso elkarrizketa intreresgarria izan dugularik berarekin. Gai ugari jorratu ditugu: Mendebaldean zelan ikusten dugun Afrikako musika, ahozkotasunaren garrantzia, kantariaren erro eta tradizio musikalak zein diren, e. a. Kantari bikaina izateaz gain, emakume sendoa dela erakutsi digu Chiwonisok.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela081023.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ:XABI LARREA eta ZIRKOA

og. Urr 23 , 2008
Zirko munduan murgilduta azken hamarkadan, asko eman dion mundua. Koblakariko partaide, malabareak, akrobaziak,…bere eguneroko bizibide. Deustuko Gazte Lokalean, Plaza Barriko arkupean, eta orain Kukutza gaztetxean zirkoaren magia zabalduz Bilbo aldean. Nagusiki dibertimendua da berarentzat, bai eta ariketa fisikoa egiteko modua, eta norbere burua hobetzeko bidea. Lagunarte bizia osatzen dute mundu […]

Honekin lotuak