Deustuko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu, martxoari dagokiona, eta azalean Leire Arroyo Deustuko Jai Batzordeko kidea. Erreportajean “Deustuko etxetxo bat” dugu, eta Barkua bete berba-n Ondalan konpainiaren bi erraldoi berriak. Horiekin batera, Lur Malleak kontatu digunez, Antzerki Arinaren 3. edizioa, “Gurera etorriak”, “Behin batean” eta “Inkesta” atalak.
Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz, ondoren, aste honetan zer izango dugun kontatzeko: bihar Zine txokoa (Munduaren bira doan filma) eta Urbeltzen Dantza Ganbara, ostegunean Boo Boo Davis, ostiralean El_Txef_A Band Experience, eta Stereorocks, larunbatean Loquillo, eta igandean umeentzako Udaberri Jaia. Datorren astean ere, denetarik: […]