SOLASALDIA: Gernikako azoka

azoka.jpegUrriko azken astelehen honetan, Gernikako azokaren hainbat puntu izan ditu mintzagai Iñaki Barcena Ekologistak Martxan taldeko kideak. Hasteko, “kalitatea garestia ateratzen zaiela baserritarrei” esan digu, kontuan hartuta aurten iaz baino 30 saltoki gutxiago izan direla, “kalitatea dela kausa” antolatzaileen ustez. Gero, Gernikako Gazte Asanbladak antolatutako “Lurraren astea” aipatu du eta horren baitan gaur burututako ekimena, “Kaka jaink” deritzona, elikagai garbiaren garrantziaz ohartarazteko. Azokaren kontuekin bukatzeko, gaur ere Gernikan AHTren aurkako elkarretaratzea komentatu du Iñakik, “tren horrek baserritarren geroa izugarri kaltetuko duelako”. Amaitzeko, Jose Maria Aznarrek aldaketa klimatikoari buruz dituen  ideiak eta burutazioak aipatu ditu.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081027barzena.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Transexualak

al. Urr 27 , 2008
Horixe izan da Maider Altuna Biko arloko sexologoak gaurkoan jorratutako gaia: zer da transexuala izatea? Sexu ideantitatearen kontuak nolakoak dira? Zeintzuk dira, esaterako, bikotea lortzeko arazoak? Lan arloan, zerbitzuetan… zein da horien egoera? Gure gizarteak nola hartzen dituen transexualak? Zer dio Quir mugimenduak? Galdera horiei erantzun die Maiderrek hil honen […]

Honekin lotuak