BERBAZ:ARKAITZ BASTERRA; zinegilea

arkaitz.jpegZorrontzarra, azken urteetan zinema munduan murgilduta buru-belarri.

Lehenago aurrezki kutxan lanpostu eroso horietako batean zebilen Madrilen, baina bizipoza galtzen-edo. Horretaz jabetuta hausnarraldi sakonaren ostean argi ikusi zuen bere bizia zinema egitera bideratu behar zuela. Lehengoak utzi eta Madrileko zinema munduan apur baten ibili  eta gero, New Yorka egin zuen hango New York Film Academy delakoan urtebeteko ikastaroan hasteko.

Geroztik “Agian” dokumental luzea egin zuen eta Donostiako 2006ko Zinemaldian  aurkeztu eta harrera ona izan zuen. Orain Vojtech Jasny 82 urteko zinegile (eta bere mentore eta laguna) txekiarraren bizitzaren gaineko dokumentala biribiltzen ari da: “Zinea eta bizitza. Vojtech Jasnyren biografia labirintikoak”. Bere lehenengo fikzio-filmerako gidoia idazten ere bai.

Bere bizitza, Zinemaldia eta gaurko proiektuak izan ditugu mintzagai eta bukaeran perla bat ere utzi digu: ikaslea prest dagoenean irakaslea agertuko zaio.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbaz081030arkaitz.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Petronorreko coke instalazioa

ol. Urr 31 , 2008
Muskizen Petronor enpresa handiak Coke instalazio bat ezarri nahi du, baina bertako askok ez dute nahi, Gotzon Bilbao Coke instalazioaren aurkako koordinakundeko kideak kontatu digunez. Kontuan hartuta eremu horretan dauden enpresa handien dentsitatea (Bizkaia Badia, Termika, Petronor, A-8, errepide gehiago…) biztanleak nazkatuta daude egoerarekin. Nahiz eta Josu Jon Imaz Petronorreko […]

Honekin lotuak