PIPERPOLIS: Joseba Apaolaza, Lile ipuin bilduma eta Optikak erakusketa

Joseba Apaolaza Joseba Apaolaza aktorea (argazkian) etorri da Piperpolisera. Duela aste bat Arriaga antzokian estreinatutako Hamlet eta La tempestad (Ekaitza) antzezlanetan parte hartu du berak. Peru Magdalenarekin ere mintzatu gara plazaratu berria duen Lile ipuin bildumaz. Lagunak, gauak, maitasuna, musika, ardoa, koadroak, … Lilura hauexek biltzen ditu Peru Magadalenak ipuin bilduma honetan. Bestalde, Optikak deritzan erakusketa izan dugu mintzagai. Optikak proiektua 35 begiradak osatzen dute, Bilbon jaio edo bizi diren 35 emakumeren begiradek eta gogoetek, hain zuzen ere. Argazki guztiak, orotara ia 700, Bilboko Rekalde Aretoan ikus daitezke. Eta honetaz guztionetaz gain, betiko atalak: John Trolloperen irratinobela (Izurde naiz atala), lehiaketa, gomendioak, eta abar.

Piperpolis-en azken irratsaioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

John Trollope irrati nobelaren azken atala entzun (izurde naiz, 15.atala):

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTEKALEKO KRISEILUA: Saioa bertan behera

ar. Mar 14 , 2006
Barkamena eskatu behar diegu gure entzuleei, aste honetako Artekaleko kriseilua bertan behera utzi beharra izan dugulako ezinbestean. Asteartero legez, zuzenean emititu du saioa Bilbo Hiria irratiak, baina, zoritxarrez, gure instalazioetan konponketa bat egiterakoan argindarrean izan den etendura dela eta, ezinezkoa gertatu zaigu irratsaioa podcast eran jartzea. Benetan sentitu dugu, saio […]

Honekin lotuak