BERBAZ:Leire Saitua

saitua.jpegIbarrangelugo Lastarritxun bizi da Leire Saitua. Lau neska-mutilen ama eta duela gutxi beste bat etxean hartutakoa. 2001eko neguan izan genuen Bilbo Hiria Irratian eta “hamar urte barru zertan ikusten duzu zure burua?” galdetuta “kantuan” erantzun zuen orduan berak ere zergatik ez zekiela.

Ordutik hiru maketa grabatu ditu eta kantaldiak ematen ibili izan da. Gainera, aste honetan bertan itxi du azken urteetan sakon jorratu izan duen Holographic Reppaterning edo erresonantzia-eraldaketa. Gainera yoga irakasle ibili izan da azken hogei urteetan eta azken aldian euskararen jatorriaz ere ikasten.

Egun Gaiak edo ama-lurrak bizi duen krisialdiaz eta horri begiratzeko modu baikorra izan ditugu mintzagai besteak beste. Aldaketa egoera honetan ondo ibiltzeko gakoa: unean, gunean eta muinean izatea. Leireren kantu bateko hitzak: “sano dagoen kultura baten arrak emeari jarraitzen dio arrak jakin badakielako emeak jakin badakiela”…

Erreferentzia: www.leiresaituairibar.blogspot.com

Leirek berak abestua:

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/Berbaz081106saitua.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Euskalerria Irratiak 20 urte bete ditu

ol. Aza 7 , 2008
“20 urte entxuferik gabe” aipatu du baten batek Euskalerria Irratiko egoera (baimenik gabe dabiltza) definitzeko: edonola ere, iragan asteko ostiralean Barañainen egin zuten ospakizuna, lagunek inguratuta. Gai hori ere jorratu du Mikel Bujanda irrati horren zuzendariak egindako kronikan, eta horrekin batera Nafarroako Legebiltzarrean egunotan egiten ari diren eztabaidaren berri ekarri […]

Honekin lotuak