Bertsoarekin gozatzen eta gozarazten jarraitzen dute Iosuk, Apolok eta Erlantzek. Gaurko saioan, Zumaiako santelmotako jaialdia eta Gabiriako Osinalde Sariketako zenbait ale ditugu entzungai. Bertsoaren munduko zenbait albiste eta agenda ere Potto-n dira. Erne belarriok!
Eskultura (egurra, metala, buztina, bakoitza bere usainaz, bere trataeraz, ukutukeraz,..) bete-betean maite du Luis txikik (Alciturri Belausteguigoitia, esan digu, eta aitagandik bereizteko, “txiki” hori, 26 urteko gizontoak). Norai elkartean aurkitu genuen, txiripaz, umeentzako tailer bat eskaintzen. Oso esperientzia ederra han bilduentzat. ES-KULTURA-DA elkarteak (Mikel Calleja eta Iñigo Varona, unibertsitateko tailerreko […]