EREMUZ KANPO 1×19: Isildu ginenekoa

Musika hasieratik beretik egon da zineari lotua. Gogoratu besterik ez dago are zine mutuaren garaian ere pianoak markatzen zuela eszenaren tentsioa edo distentsioa. Zineak irudia eta hitza ditu oinarri, eta musika osagarri; baina, hobeki pentsatuta, osagarria barik, osagaia dugu musika filmetan. Hainbesteraino, non genero oso bat garatu baitu musikak zinemagintzaren inguruan, soinu bandak, alegia. Eta irudi eta hitzekin gertatu den bezala, soinu bandetan ere badira benetako artelanak. Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek errepaso galanta eman diete saio honetan denboragarrenean denon gogoan gordeta gelditu diren zenbait soinu bandari. Blue Velvet, Beetlejuice, Conan, Pulp Fiction eta beste hainbat.

Deskargatzeko azken Eremuz Kanpo-ren saioa klikatu HEMEN.

One thought on “EREMUZ KANPO 1×19: Isildu ginenekoa

  1. Bueno, barkamena eskatu behar dugu, 19. saio hau ez baitzen irten guk espero genuen moduan. Jatorrizko ideia Antoine Doinel, François Truffauten pertsonaiari buruz hitzegitea zen, baina arazo informatiko kateatu serie batek eragotzi egin zigun gidoia osatu ahal izatea (birusak, diskete blokeatuak, linux-windows konpatibilitate arazoak…).

    Beraz, “Gu isildu ginenekoa” hau esperimentu bezala hartu behar da, eneko eta biok gidoirik gabe egiten dugun lehen saiakera. Eta enfin, ba hau irten da. Musika behintzat gustatzeko modukoa dela uste dugu 😉

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Mungiako eta Portugaleteko saioak

ol. Mar 17 , 2006
Bizkaian ibili zaigu aste honetan Potto irratsaioa. Lehenengo, Mungia aldera jo du, San Antontxu eguneko saioan botatako bertsoetatik aukeraketa adierazgarri bat egiteko. Gogoratu beharra dago saio hartan Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Etxahun Lekue eta Xabier Paia izan zirela. Handik Portugaletera joan da, Ezkerraldean euskara eta euskal kultura sustatzen diharduen Harribola […]

Honekin lotuak